Sormenaren Laborategia ikastaroari amaiera eman ondoren, 2014-2015 ikasturterako antolatu dugun bigarren ikastaroaren berri ematera gatoz: OINARRIZKO DISEINU IKASTAROA. Kunsthal diseinu eskolaren eskutik izango da eta 2015eko urtarrilaren 17, 24, 31 eta otsailaren 7an gauzatuko da 10:00 – 14:00 ordutegiarekin Kunsthalen, Irunen.

Ikastaroaren helburu eta metodologiari buruzko informazioa ondorengo dokumentuan: OINARRIZKO DISEINU IKASTAROA Bi urtetan garatzeko pentsatuta dago, lehenengo edizio honetan, dokumentu honetan aurkeztutako bi maila hauetatik, lehenengoa gauzatuko delarik.

Parte hartzeko interesa izanez gero, izen-emate orri hau bete eta info@artiola.org -ra bidali 2015eko urtarrilaren 9a baino lehen.

Ekimen hau zuentzat interesgarria izango delakoan gaude!

OINARRIZKO DISEINU IKASTAROA (2)

CURSO BÁSICO DE DISEÑO castellano