Proiektu honen helburua da hainbat artisau-lanbideen teknikak jaso eta dokumentatzea. Hala izanik, Artiola Artisautzaren Guneak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin bi dokumental berri bukatu ditu: “Juan Barbe papergilea” eta “Vidrieras Morillas”.

“JUAN BARBE PAPERGILEA”. Papera hainbat landare zuntz eta tratamenduarekin landu da bere historia luzean. Juan Barbe antzinako teknika hauek berreskuratzen aritu da bere lantegian, gure herriko paper-artisau onenetako bat izatera eraman duen kalitate handiko papera sortuaz.

“VIDRIERAS MORILLAS”. Bideo honetan Javier Martí­nez “Vidrieras Morillas” beiragilearen lana ezagutuko dugu. Ofizio honetan esklusiboki diharduen azken artisauetako bat da eta beirateak sortzeko prozesu osoaren teknika ezberdinak erakutsiko dizkigu.

Bi bideo berri hauek web-orrian laister ikusteko moduan egongo direla espero dugu.