Artiola eskulangintzaren sektorea dinamizatzeko hainbat egitasmotan ari da lanean, eta deialdi honen bidez, hain zuzen ere, egitasmo horietako bat aurkeztu nahi dizuegu:
“Lankidetzarako partzuergo bat sortzea, artisau produktuak nazioartekotzeko”.
Artiola Oarsoaldearen laguntza eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren aholkularitza jasotzen ari da proiektu hau aurrera eramateko.
Erantsita doan dokumentazioan duzue egitasmoari buruzko informazioa eta bertan parte hartzeko eskaera orria.
Azalpen zehatzagoak emateko eta zuen zalantzak argitzeko, dibulgazio jardunaldi bat antolatu dugu. Jardunaldi hori ekainaren 10ean (asteazkena)izango da, 09:30ean, Gipuzkoako Ganberaren egoitzan (Tolosa etorbidea 75, Donostia).
Mesedez, joatekoa asmoa izanez gero, jakinarazi aldez aurretik, helbide honetara idatzita: info@artiola .org