Gipuzkoako saskingintza lanbideari buruzko “Azurmendi Anaiak” dokumentala aukeratua izan da “Contracorriente versión 2” deritzan Kolonbiako Nazioarteko Zine Jaialdian parte hartzeko. Dokumental hau Artiola Federazioak ekoiztu du eta Doxa Producciones etxeak egin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren diru babesarekin.
 
Gizarteratzea, Aniztasuna eta Sorkuntza dira Jaialdi honen xedeak. Jaialdiak dituen 8 mailetan zinegile independienteek egindako filmeak biltzen ditu; non bere lanekin ezberdintasuna bilatzeaz gain, gizarte aldaketa eta zirrara eragin nahi dute, eta bere sorterriko, korronteko edo estiloko nortasun zinematografiko bat oso ezaugarri espezifikoekin sortu.
 

“Azurmendi Anaiak” (Los hermanos Azurmendi) [INTRO] from doxa producciones on Vimeo.