Artiola Artisautzaren Gunea Saria

4.500 euro objetu berri bat sortzeagatik

Sariaren xedea.
CXXI. mendeko gizartean artisautza barneratzeko asmoz, ARTIOLA Artisautzaren Guneak “EUSKAL ARTISAUTZA GAURKOTUZ” III. Lehiaketa antolatzen du, artisautzako ogibideetan oinarritutako elementuak etorkizuneko gizartearen egunerokotasunean erabilgarri bilakatzeko bide gisa.

Abangoardiako sortzaileak ezagutuaraztea bilatzen da, bere artístiko-sena eta berritzeko borondatea, artisautzaren etorkizunerako bide berriak irekiz eta lanbide tradizionalak gaurkotuz, euskal kulturari ekarpena emango diotenak 

Bi urtez behingo leiaketa.
Sariketa hau bi urtez behin egingo da.

FITXA TEKNIKOA DESKARGATU  eta Dokumentua igo baino lehen, zuen izenarekin izendatu.

IKUSI LEHIAKETAREN OINARRIAK

IZEN EMATEKO EPEA ITXITA DAGO

Antolatzailea

Sustatua eta finantziatua

Laguntzailea

ATARIKOA

ARTIOLA Artisautzaren Gunea, irabazi asmorik gabeko entitatea, Artisautzaren Erreferentziazko Gune izateko sortua, Errenteriako Merkatuzar eraikinean dauka egoitza. Artiolaren zeregina da sektorearen beharrei erantzutea eta Euskal Herriko artisau orori gune ireki bat eskaintzea.

ARTIOLAK Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntza materiala eta finantzaketa jasotzen du. Sektoreak berak eta hura osatzen duten elkarteek bideratzen dute haren lana, eta bere helburuak dira artisautzari lotutatako prestakuntza, ikerkuntza eta beste arlo batzuk dinamizatzea, artisauen ogibidea kulturaren baitan kokatuko duen kalitatezko erakustoki bat sustatzeko eta artisautzako zenbait ekimen bultzatzeko, bere dinamizazioan eta kudeaketan lagunduz..

LEHIAKETAREN OINARRIAK 

1.- Partaideak.
Adinez nagusia den edozein pertsona fisikok, edozein pertsona juridikok edo edozein taldek parte hartu ahalko du, ogibidea, nazionalitatea edo bizilekua zeinahi dituela ere.

2.- Lehiaketaren xedea eta lanek bete beharreko baldintzak.
Lehiaketarako lanek artisau-teknikak gaurkotu eta berrinterpretatuko duten artisautza lanak izan beharko dute, prototipo originalak eta sortu berriak, merkatuan lehendik ez daudenak eta beste lehiaketaren bateko saria irabazi ez dutenak.

Lanek arreta berezia eskaini beharko diote erabilgarritasunari, irziklagarritasunari eta ekologiaren nahiz ingurumenaren errespetuari, eta segurtasuna ere kontuan hartu beharko dute, bai prototipoena, bai horien ekoizpen posiblearena.

Lehiakide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkeztu ahalko du, baldin eta guzti-guztiek betetzen badituzte oinarri hauetako baldintzak eta haietako bakoitzarekin batera beharrezko dokumentazioa aurkezten badu.

Prototipoen tamainak erreala izan beharko du, eta ez dira onartuko eskalan egindako maketak. Materialak eta ekoizpeneko artisau teknikak norberak hautatu ahalko ditu.

Lehiakideren batek lehiaketan aurkeztutako prototipoa patentatzeko asmoa izanez gero, aintzat hartu beharko du lehiaketan parte hartzeak legez murriztu diezaiokeela patentea lortzeko aukera, patenteei buruzko 11/1986 Legean ezarritakoaren arabera. Hortaz, lehiaketarako aurkezten den prototipoa patentatu nahi duen orok, hura aurkeztu aurretik erregistratu beharko du.

Aldez aurretik patentatutako asmakizunak lehiaketan aurkeztuz gero, partaideak objektu patentatua erabiltzeko doako baimena emango dio antolakuntzari, asmakizuna lehiaketaren testuinguruan erakutsi eta hedatu ahal izateko (ez beste ezertarako). Baimen horrek ez dio emango eskubiderik antolakuntzari lehiaketako lanean oinarritutako produktuak edo zerbitzuak bere kabuz edo hirugarren baten bidez merkaturatzeko.  

3.- Protokoloa eta lanen aurkezpena.

3.1. Protokoloa.
2017ko martxoaren 18a baino lehen eta lanak aurkeztu aurretik, prototipoaren fitxa tekniko bat igorri beharko da webgunearen bidez hurrengo helbidean: www.artiola.org.

Antolakuntzak, jasotako prototipoen fitxa teknikoetako zehaztapenen arabera, eskubidea izango du lanak onartzeko edo baztertzeko, arrazoi hauek argudiatuta:

  • Lehiaketan parte hartzeko baldintzak ez betetzea.
  • Prototipoak eskatutako tratamendu berezia gehiegizkotzat edo antolakuntzak bere gain hartu ezinezkotzat jotzea.
  • Prototipoaren balioespen ekonomikoa neurriz kanpokotzat edo haren asegurua antolakuntzak bere gain hartu ezinezkotzat jotzea.

33.2. Lanen aurkezpena.
Lanak ARTIOLA Artisautzaren Gunearen egoitzan jasoko dira (Merkatuzar Eraikina, Pablo Iglesias Kalea z/g, parking publikoaren ondoan, 20100 Errenteria – Gipuzkoa), 2017ko apirilaren 3-tik 6-ra bitartean (biak barne), 09:00etatik 14:00etara.

Antolakuntzaren egoitzan aurkeztu arte, lanaren garraioa eta segurtasuna pertsona edo talde sortzailearen erantzukizuna izango dira, baita lana hitzartutako ordutegian aurkeztea ere.

Garraio-ajentziaren bidez igorritako lanak zuzenean egin beharko dira, hau da atetik atera, eta bilgarri edo paketatze egoki batekin iritsi beharko dute bere itzultze posiblea errazteko.

Lan bakoitzak fitxa teknikoaren goitizen berberaz sinatuta edo etiketatuta egon beharko du.

4.- Epaimahaia eta epaia.
Antolakuntzak lehiaketako gaian adituak diren hiru profesional izendatuko ditu, gutxienez, epaimahairako.

Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu:

  • Erabilgarritasuna, birziklagarritasuna eta ekologiari nahiz ingurumenari begirako errespetua.
  • Segurtasuna, bai prototipoena, bai horien produzio posiblearena.
  • Lanaren alderdi berritzaileak, tradizio baten gaurkotzearen zentzuan.
  • Euskal kulturaren alderdiekin duen erlazioa.
  • Originaltasuna eta konplexutasuna.
  • Lanaren kalitate artístiko-estetikoa eta bere formal-akabera.
  • Gauzatze teknikoa.
  • Ikuste eta estetika-eragina.

Epaia, 2017-ko apirilan emango da jakitera. Partaideei behar bezala jakinaraziko zaizkie lekua, eguna eta ordu zehatzak.

5.- Saria.
Saria 4.500 eurokoa izango da (atxikipen fiskalei lotutako kopurua). Hasiera batean, sari bakarra izango da, baina epaimahaiak ahalmena izango du saria zenbait lehiakideren artean banatzeko, accesit bat edo gehiago ematea gomendatzeko eta saria esleitu gabe uzteko. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.

6.- Lanen tratamendua.

6.1.- Lan sarituak..
Lan saritua (edo sarituak) antolakuntzaren esku geratuko da, erreproduzitzeko eta merkaturatzeko eskubide guztiak egilearenak edo egileenak izango diren arren.

Lehiaketaren ondotik lan saritu batean oinarritutako produktu edo zerbitzuren bat merkaturatzen badute eta produktu horrek ez baditu betetzen oinarri hauek edo urratu egiten baditu oinarrietan islatutako printzipioak, ARTIOLA Artisautzaren Guneak eskubidea izango du komunikazio publiko bat edo gehiago aurkezteko, egoeraren berri ematearren.

6.2. Saririk gabeko lanak.
Antolakuntzak eskubidea izango du lehiaketan aurkeztutako lan guztiak edo batzuk erakusketa batean edo gehiagotan erakusteko, egoitza batean edo gehiagotan, 6 eta 12 hilabeteen artean epaia ematen denetik.

Partaideei behar bezala jakinaraziko zaie noiz jaso behar dituzten saririk gabeko lanak; antolakuntzaren egoitzaren atean jaso beharko dituzte, eta ez badituzte antolakuntzak ezarritako epean jasotzen, galdu egingo dute haiek eskatzeko eskubidea.

Norberak jasotzen ez dituen kasotan, lanen itzultzea bilgarri berarekin egingo da eta jaso ziren bide berak erabiliko dira. Itzultzearen gastu hauek lehiakidearen kontu izango dira

6.3. Lanak zaintzea.
Antolakuntzak harreta handiena jarriko du jasotako lanen zainketan, baina ez du inongo erantzunkizunik izango bere borandatetik at lanek jaso dezaketen erabateko edo zatiko kalteak, galtze, lapurreta edo beste edozein gertaerak direla eta; bai lanak jasotzerakoan, itzultzerakoan, edo erakusketa garaian edo antolakuntzaren eskuetan dauden bitartean. Nolanahi ere antolakuntzak aseguru bat ezarriko du, fitxa teknikoan emandako balioaren araberako koberturekin.
7.- Onespena.
Partaideek oinarri hauek oso-osorik onartuko dituzte. Oinarri hauek interpretatzea beharrezko izanez gero, interpretazio hori izendatutako epaimahaiak egingo du, eta ez beste inork.

8.- Azken oharra.
Antolakuntzak, aurretik jakinarazi gabe, lehiaketa aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea izango du, baldin eta lehiaketa gauzatzeko uztegabeko egoera bat sortzen bada.