XXI. mendeko gizartean artisautza barneratzeko asmoz, ARTIOLA Artisautzaren Guneak “EUSKAL ARTISAUTZA GAURKOTUZ” III. Lehiaketa antolatu zuen, artisautzako ogibideetan oinarrituta egindako sorkuntzak etorkizuneko gizartean erabilgarri bilakatzeko bide gisa. Halaber, abangoardiako sortzaileak ezagutuaraztea bilatu ziren, bere artistiko-sena eta berritzeko borondatea, artisautzaren etorkizunerako bide berriak irekiz eta lanbide tradizionalak gaurkotuz, euskal kulturari ekarpena emango diotenak.

Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren finantzaketaren bidez egin da eta Errenteriako Udalaren laguntza ere jaso zuen.

Lehiaketara aurkeztutako lanak 48 izan ziren. Euskal Herritik nola Estatutik etorritako lan hauek artisautzaren esparru ezberdinak hartzen dituzte: larrua, zeramika, forjaketa, ehuna, zura, bitxigintza, papera, beira eta harria.

ORIENTE - Euskal Artisautza Gaurkotuz, irabazlea

‘ORIENTE’ – Lan irabazlea

Epaimahaia arlo ezberdineko lanbidetan adituak diren bost pertsonek osatu zuten. Lehiaketaren Oinarrietan haintzat hartzeko aipatzen ziren alderdiak zehatz eta sakon aztertu ondoren, epaimahaiak erabaki zuen Mar Cadarso artisauak, MOMAS goitizenarekin, aurkeztutako “ORIENTE” deritzan larruzko poltsari lehenengo saria ematea. Artisautza arloan eskarmentu zabaleko emakume honek, azken urteetan María Clé etxearentzat hainbat larru-osagarriak diseinatu eta egin zituzten. Lan hauek Samsung-Ego de Cibeles-Madrid-Fashion-Week azokan aurkeztu ziren, 2015 urteko Mercedes-Benz-Fashion-Talent saria jasoaz.

Epaimahaiak beste bi lanen aipamen berezia egin nahi izan zuen aldi berean:

Bat, “KUTXARA-PLATERA” deritzan gres-portzelanikoan egindako platerarena, Pedro Galdón industri-disenatzaileak aurkeztutakoa BIDASSOA izengoitiarekin. Bere diseinua usadiozko euskal buztigintzan oinarritua zegoen eta eztainuaren urre-koloreak konposizio garaikideengatik ordezkatuaz, antzinan erabilitako esmaltearen tonua berreskuratuz.

Bigarren aipamen berezia Amalur Urresti bitxigilearen ESPIRAL BELTZA izengoitiarekin aukeztutako “LAIA” lanarentzat izan zen. Bitxia, zilarrezko ile-orratz zirkular bat zen, “a la cera perdida” deritzan prozeduraren bitartez egina. Egilearen hitzetan, “zirkuluak betikotasuna adierazten du, amaierarik ez duena: lurra. Laiak, berriz, gure arbasoek ereintza aurretik lurra lantzeko erabiltzen zuten tresna, betikotasunaren zikloa berriro hastea laguntzen zien tresna”.

Bukatzeko esan daiteke lehiaketaren helburuak bete egin zirela. Aurkeztutako lanen kopurua eta izan zuen harrera eta interesa, pizgarri bat da berekin jarraitzeko datozen urteetan. Bestetik azpimarratzekoa da ere, parte-hartzaileen erantzuna kalitatearen arauekin eta bikaintasuna eta lanbidearen garapenaren helburuekin bat etorri zela.

Azkenik esan, epaimahiak 22 lanak aukeratu zituela Errenterian, urriaren 20ean, 21ean eta 22an ospatu zen Euskal Herriko Eskulangintza Azokan egin den erakusketan aurkezteko.

ARTIOLA ARTISAUTZAREN GUNEA