Zer da Artiola?

Nor gara

Artiola Artisautzaren Gunea, Errenteriako Merkatuzar eraikinean kokatua dagoena, Euskal Herriko artisautza sustatzeko sortu den proiektu bat da.
Artiola, artisautzaren erreferentzi gune bilakatu nahi dugu, hau da, ez da erakunde berri bat, artisau sektoreari euskarri sendoa eskaintzeko eratu den proiektu ireki bat baizik, ondorengo helburu hauek lortzeko asmoz.

Helburuak

  • Artisautzaren profesionalizazioa, prestigioa eta balore soziala sustatzea, egungo gizartean barreiatzea ahalbidetzeko eta horrela negozio aukera berriak sortzeko.
  • Enpresa-lehiakortasunaren hobekuntza, prestakuntza eta formakuntza-maila, kolektiboaren kohesioa eta dinamismoa indartzea.
  • Sektorearen ikerkuntza eta berrikuntza bultzatzea, eta berean balio kultural handia duten asrtisau-lanbideak babestea.

Jarduera eremuak

FORMAKUNTZA

  • Ikastaro monografikoak
  • Eguneratze jardunaldiak
  • Topaketa profesionalak

BERRIKUNTZA ETA GARAPENA

  • Nazioartekotzea
  • Profesionalizazioa
  • Lanbideen memoria
  • Lehiaketak
  • Errenteria 2025 plan estrategikoa

IKERKUNTZA