3d inpresora erabiltzeko ikastaroa

Datak 2016ko Azaroak 8 eta 9
Non Torrekua eraikina - Errenteria
Ordutegia 10:00 - 13:00
Epea Urriak 27 lehenago
Parte-hartzaileen kopurua mugatua
Artiolatik hitzarmen bat sinatzeko lanean ari gara, artisauen profesional-sektoreari, Torrekua Gunean, 3D inpresoren erabilera errazteko eta kudeatzeko helburuarekin.

Oarsoaldeko Garapen Agentziak, Artiolaren laguntzarekin, 3D inpresora erabiltzen ikasteko ikastaro bat antolatu du TUMAKER enpresaren eskutik, ikastaro hau egitea derrigorrezko baldintza izango delarik aipatutako zerbitzuaz baliatzeko.

Ikastaroa makinaren erabileran zentratuko da eta ez hainbeste diseinuan edo ordenagailu bidezko marrazketan. Dena den, diseinatzen ez dakien norbait interesatuta badago, ez dago arazorik, aurrez diseinatutako lanak erabil daitezke inprimatzen hasteko eta materiala emango zaie bere kabuz ikas dezan.

Ikastaro honetan parte hartu nahi izanez gero, mesedez, bete formularioa, URRIAK 27a BAINO LEHEN. Ikastaroa dohanik da.

Izen-Abizenak*
DNI*
E-mail*
Telefonoa*
Domicilio
C.P.
Localidad
Provincia
Profesión/Actividad