Artiola Artisautzaren Gunetik, Errenterian ospatzen den Euskal Herriko “Ereintza” Eskulangintza Azokaren formatu berri batean lanean gabiltza.

Formatu berriko proiektu honek Artisau Azoka berezi bat finkatu nahi du, diseinuaren gaurkotasunean eta lanaren prozesua eta materialen bikaintasunean oinarrituta.

Hori dela eta, Azokaren 39. edizio hau, maiatzeko ohizko datetan egin beharrean 2017ko URRIAREN 20, 21 eta 22an ospatuko dela jakinarazi nahi dugu berriro.

Orain irekitzen den aro berri hau publikoarentzat interesgarria izango dela espero dugu.

 

LAGUN IEZAGUZU MEZU HAU ZABALTZEN!